Kafe-solasaldi parte-hartzailea sanferminen inguruan

Joan den ekainaren 16ko kafe-solasaldian, San Fermin jaiak nolakoak izatea gustatuko litzaigukeen, horien balizko eraldaketa eta prozesu horri Antropologiak egiten ahal dion ekarpenaz mintzatu ginen.

Sortutako 2 taldeetan, parte hartu genuenok jai-prozesuaren eta festaren egituraren arteko liskar sinbolikoaz aritu ginen. Ikuspegi estrukturalistatik begiratuta, haustura bat gertatzen da erakundeen botere-harremanen eta jaiak egiten dituzten  herritarren artean. Funtzio sinbolikoa lekuz aldatzen da, erakunde-botereak nahi duen aldaketaren erakusgarri. Prozesuan sanferminetako programa bat dago, baina pertsonek, beren sormen eta berezkotasunarekin, aldaketa berriak azaltzen dituzte, festaren oinarria aldatuz espazio-denboraren, egoeraren eta elkarreraginaren arabera.

Aztertu zen nola bideratzen den jaia hainbat jarduera, ekitaldi, barraka, postu eta zeharkako beste forma kapitalisten kontsumoan oinarrituta.

Era berean, aipatu zen nola ulertzen den jaia eguneroko arauetatik askatzeko modu gisa, egunerokotasunetik norberaren egitea mugatzen duen horretatik askatzeko. Festan gertatzen diren ekintza indibidualak grabatu eta sare sozialetan argitaratzen dira gertatutakoak agerian utziz edo etikoki eta moralki zalantzan jarriz. Arauaren askapenaren muga non dagoen planteatzen da.

Jaiaren historia osoan zehar haren egituraz eratzen duen iruditeria bat bilatzeko asmoa ez da eraikitzailea, festak bere muinari eusten jarrai dezan. Giza taldeen ekintzek ematen diote funtsa eta zentzua festari; jaiaren muina bermatze aldera aldaketa berriak proposatzen dituzten kolektiboek hain zuzen ere. Azken hiru urte hauetan jarrera positiboak finkatzen ari dira hausnarketaren bidez, hala nola animalien ongizateari edo emakumeen aurkako indarkeria fisiko eta sinbolikoari buruzko galderak.

Zezenketen alternatibak planteatzen dira. Ideiak sortzen dira (meriendak hainbat espaziotan musikarekin, ikuskizun desberdinak nahasten joatea plazako arratsaldeetan). Era berean, entzierroa ez den beste modu batean baloratzen dira zezenketak, sanferminetako nortasun-ikur gisa.

Badira tokiko sanferminak berreskuratzea aldarrikatzen duten pertsonak, hala nola San Fermin Txikito, egungo merkantilismoa baztertuz. Bisitariek, giro ona badago, etortzen jarraituko dute.

Bada sentimendu bat azken urteotan pertsonok kaleen kontrola galdu duguna eta desmobilizatuago gaudena. Udalarekin gatazkak daudenean, gaur egun Herri Sanferminen irteerarekin eta festaren erdiguneko migratzaileen kolektiboarekin gertatzen den bezala, ideia berriak eta hobeak agertzen dira sanferminetako tradizio berriak sortzeko.

Agintariekin (denekin) gatazkak iraunkorrak eta beharrezkoak dira borroka sinboliko honetan.

Herritik abiatzen diren aldaketa berriak sortzeko, oso garrantzitsua da Iruñean egindako lana, baina baita Nafarroako auzo eta herrietan ere, horietan parte-hartze handiagoa gertatzen baita.

Sanferminak bertaratzen diren pertsona ezberdinen integratzaileak dira, baita espazioan kolektibitate garrantzitsuago baten ideien integratzaileak ere. Peñak ezinbestekoak dira oraindik, beharrezkoak diren aldaketak bultzatzeko festa aberastu dadin eta fosildu ez dadin.

Plazaran gune bat sortzea planteatzen da, aldian-aldian bilerak egingo dituena eta herritar guztiei irekia egongo dena, sanferminak eraldatzeko ideiak planteatzeko, jaietan pertsona guztiok goza dezagun, zoriontsuagoak izan gaitezen, berdintasunezkoagoak, eta animaliekiko errespetu handiagoa izan dezagun. Peñek lankidetzan aritzeko eta emaitzak zabaltzeko konpromisoa hartu dute.

SANFERMINAK

SO GELDITUKO GARA ALA EGINGO DITUGU?

Datorren ostegunean, ekainak 16, arratsaldeko 19: 00etan, Plazara guneko San Marco Piazzan kafe-solasaldi berri batekin itzuliko gara. Oraingoan, sanferminen inguruan arituko gara, gai hurbila, jai-girokoa, baina eztabaidak ere sortzen dituena.

Begirada antropologiko batekin, egun batzuetan Iruñeko pertsonengan eraldaketa bat eragiten duen Jaiaz hausnartzea nahi dugu. Pertsona bakoitzarentzat sanferminek esanahi desberdina dute.

Jardunaldi honetan, sanferminei buruz, gure jai-ereduari buruz eta sanferminen berezko parte-hartze maila eta bat-batekotasunari buruz hitz egin eta entzun nahi dugu, giro lasaian.