HITZALDI PARTE-HARTZAILEA: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

-Abenduaren 12an, asteartea, 18:00etan
-Jus la Rotxako, 5. aretoan.

-Hizlariak
Esther Fernández Arjonilla, genero-indarkeriari eta emakumeari buruzko instrukzioko epailea.

Juana Azcárate Seminario, PSIMAEko psikologa juridikoa eta forentsea, biktimei laguntza integrala Nafarroako Gobernutik.

Rebeka Palacios Sánchez, ARAKADIA antropologia elkarteko antropologo soziala eta kulturala.

Txostengileek informazio ordu bat emanen dute biktimentzako eta akusatuentzako, tratu txar jarraituen indarkeriaren testuinguruan, lehen laguntza psikologiko eta juridikoekin lotutako ezaugarriei buruz.

Esther, epaile gisa, salaketa egiten den unetik hasita ematen den laguntza juridikoan oinarrituko da. Kautelazko neurriak, egitateen ikerketa.

Juanak, psikologoa bezala, biktima eta akusatua suspertu eta integratzeko eskaintzen diren tratamendu psikologikoak deskribatuko ditu.

Rebekak, azalduko du zer ekarpen egin diezaioken Antropologiak, jakiteko zergatik duen garrantzia jendartean emakumeen aurkako indarkeriak.

Gainera, psikologiak indarkeriaren testuinguruan duen garrantzia azpimarratuko da. Tratamendu psikologikoak laguntza sozialetik eta politika publikoetatik eskaintzen dituen programak bezain garrantzitsuak dira, birgizarteratze-lan egokia egin ahal izateko, biktimei ez ezik akusatuei ere dagokienez.

Hori dela eta, psikologiak zeharkakotasuna hartu beharko luke esparru juridikoetan eta gizarte-asistentzian, ez laguntza gisa, baizik eta behar duen pertsonarekin lan bateratu derrigorrezkoa egin beharko litzateke, jendartean elkarrekin bizitzeko behar bezala gaituta den oniritzia jasotzeko.

Hizkuntza: Komunikaziotik kontakizunera

Hilabete honetarako Arakadiaren proposamena, hizkuntzaren erabileraren analisia eta horrek izan dezakeen eragina aztertzen du, bai pertsonen gogoetan, bai ezartzen diren gizarte eta botere sistemetan ere.

Antropologiaren ikuspuntutik, hizkuntza da ziurrenik gizakien eta gainerako animalien arteko ezaugarririk bereizgarriena eta historian zehar kulturak, teknologiak eta sistema politikoak garatzen ahalbidetu duenak.

Bestalde, neurolinguistikaren ikuspuntutik, hizkuntza eta pentsamenduaren arteko harreman estuak, agerian uzten digu hizkuntzaren erabilerak identitate pertsonal eta kolektiboaren sorreran izan dezakeen eragin izugarria, baita giza harremanetan ere.

Erakunde, gobernu eta korporazioen atzetik dauden benetako interesak, gehienetan, arrotzak dira herriarentzat eta informazio eta prestakuntza nahikoa falta zaigu interes partikularren istorio ezkutuen egiazkotasunari buruzko ondorioak ateratzeko.

Azkenik, galdera hauek planteatzen dira: Benetan ezagutzen ahal dugu zein sistematan bizi garen? Jakitun al gara? Geure burua manipulazio horretatik babesteko tresnak al ditugu? Istorioetatik haratago entzuteko, ikusteko edo ikertzeko prest al gaude?
Kafe-solasaldi hau pertsonen bizitzak eraikitzen dituzten oinarri batzuei buruz hausnartzeko aukera gisa aurkezten da, baita irekitasun eta entzute aktiboko ariketa praktiko bat egiteko ere.

“Elikaduran antzinatik berritasunerako ibilbidea: txerria, ogia eta gazta”

Joan den urriaren 7an, gure lankidetzarekin batera, Erron, Elutseder kultur elkarteak antolatutako hitzaldia izan zen. ElutsederrekErroibarko kultura, historia eta ohiturak zaindu, zabaldu eta sustatzen lan egiten du. Ondare pribatua eta ukiezina bildu, zaindu, aztertu eta zabaltzeko. Hitzaldiaren izenburua hau izan zen: “Elikaduran antzinatik berritasunerako ibilbidea: txerria, ogia eta gazta”. Rebekak eta Albertok, Arakadiako kideek, eman zuten.

Entzuleek aretoa bete zuten eta nabarmentzekoa izan zen gazteek zuten ezagutzeko grina eta adineko pertsonen beren bizipenak kontatzeko gogoa.

Jaiek txerriaren inguruan izan zuten garrantziari buruzko ibilbide historikoa egin zuen Albertok (katolizismoaren gorespena eta judu konbertitu susmagarrienganako jazarpena). Matatxerri tradizionalari buruz hitz egin zen, xahutasunaz eta satsutasunaz (hilekoa zeukaten emakumeek ezin zuten janaririk manipulatu), elkarrekikotasun-ekonomiaz (auzokoen artean “txerri puskak” banatzeak beste etxeetara), sinesmenez, superstizioez, festez, erritualez, sinbologiaz eta txerri-hilketaren inguruko hizkuntza-ondareaz.

Rebekak, berriz, ogiak eta gaztak Erroibarren izan zuten gizarte eta kultura-balioaz hitz egin zuen, baita ingurunearekin duen loturaz ere. Ugalketa tradizionaletik (laborantza, elaborazioa eta kontsumoa) ekoizpen-ziklo kapitalistara (ekoizpena, banaketa eta erabilera) igarotzeko prozesuaren azterketa sozioekonomikoa azalduz. Nola pasatu zen biziraupenetik gizabanakoaren eta berritasun estatusaren aitortzara. Era berean, azterketa sinbolikoa egin zuen, ogiak gure pentsamoldeari zer esanahi eta zer zentzu logiko ematen dion kontuan hartuz, jatorrian elikagaiak ulertzeko modua aztertuz eta balio sozial eta kulturala nola ematen zaien arrazoituz.

#DIM2022 Artetako Museo Etnografikoaren eta Arakadia antropologia elkartearen arteko lehen lankidetza.

2022ko maiatzaren 14an Museoen Nazioarteko Egunaren barruan topaketa bat antolatu genuen Artetan, Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoan. Hasiera-hasieratik, Arakadiako kideon eta Elur Ulibarrenaren asmoa izan zen antropologiarekin eta etnografiarekin zerikusia duten pertsonak bilduko zituen jai-egun bat ospatzea. Lehen lankidetza hori jarraitzeko asmoarekin sortu da, lankidetza-loturak eta -sareak sortzeko balio izateko.

Elurrek bisitaldi gidatua antolatu zuen. Museoaren sorreraz, piezen erosketaz eta José Ulibarrena Arellanoren ikuspegi eta lanaz hitz egiteko aukera paregabea izan zen.

Gastronomia jardunaldiaren funtsezko parte izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiegu Iñigo, Elur, Alberto eta Margariri, guztiok zoriontsu egin gintuzten plater landuengatik. Mahaia beti da leku pribilegiatua hitz egiteko eta elkar ezagutzeko.

Bazkalostean jauziak dantzatu genituen. Aitortu beharra dago aire zabalean dantzatzerik izan ez dugun denbora guzti hau nabaritu egin dela. Plazetara itzuli eta dantza egiteko elkartzeko aukerak aprobetxatu eta sortu beharko dira.

Eguneko gauzarik dibertigarriena herri-jokoak izan ziren. Gure egunerokotik atera eta haurtzarora itzuli ginen. Kalea berreskuratu genuen jolasteko, kideei irabazteko espiritu lehiakorra berreskuratu genuen eta dena txantxen eta barreren artean jolastu ginen.

ANKULEGI Antropologia Elkarteko, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Arakadia Antropologia Elkarteko kideak elkartu ginen. Proiektuak, bazkaria, jolasak, jauziak eta algarak izan ziren tartean. Hasiera bikaina izan zen berriro topaketa gehiago antolatu nahi izateko, agian DIM2023 aprobetxatuz.

ARAKADIA ETA ARTETAKO MUSEOA
Bisita gidatua Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoan