Lehenbiziko kafe-solasaldia Plazaran

Martxoaren 31n Arakadiak antolatutako lehenbiziko kafe-solasaldia izango da.

Solasaldi horien helburu nagusia antropologia interesa duten pertsona guztiei hurbiltzea da, modu erraz, lagunarteko eta argi batean. Hori lortzeko, interesgarriak iruditzen zaizkigun eta ohikoa ez den ikuspuntu batetik ikus daitezkeen gaiak aukeratu ditugu, antropologiarena, hain zuzen ere.

Inaugurazio-saioan garapenerako laguntzak, ongi egindakoak eta akatsak aztertuko dira, bai eta egoeraren azterketa ikuspegi antropologikotik egitearen garrantzia ere.

Proiektu berri hau ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Kafea egongo da (jakina), konpainia ona, elkarrizketarako gogoa, eta… zergatik ez, eztabaidarako gogoa.

Quedó sorprendido cuando las aldeanas,
lejos de agradecerle las nuevas
instalaciones, se quejaron: “Ay
ingeniero, ¿por qué nos castiga?”

Arakadia antropologia-elkartearen aurkezpena

Arakadia antropologia sozial eta kulturalarekin zerikusia duten pertsonen topagunea da. Diziplina horretatik sortzen diren kultura-ezagutzak ikusaraztea eta zabaltzea bultzatu nahi du. Talde-lanean oinarrituta, gizarte osoarentzako antropologia praktikoa sortzea proposatzen du.

Otsailaren 16an, asteazkena, elkartearen aurkezpen irekia egin genuen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN/UNED) Iruñeko egoitzan. Lekua ez da kasualitatea, kide fundatzaileek antropologia ezagutzak toki honetan egin bai zituzten eta  bertan ikasketa-talde bat osatu zuten, elkartearen hazia izango zena.

Oraingo honetan, zenbait kidek antropologiara nola iritsi ginen azaldu genuen, zergatik erabaki genuen Arakadian sartzea eta gure lan-esperientzia eta ikerketa antropologiko batzuk azaldu genituen. Bukatzerakoan, kontsultarako eta iruzkinetarako gune bat ireki zen, eta hitzaldian egon zirenek elkartearen eta bere jardueretan parte hartzeko interesa adierazi zuten.

Aurkezpen aurreko une bikaina nabarmenduko genuke. Konturatu ginen hiru aulki baino ez zeudela aurkezleendako eta gu zazpi ginen. Oso modu dibertigarrian konpondu genuen arazoa, aulki dantza eginez, azalpen bakoitza amaitzen zen aldiro tokiz aldatuz. Saiakuntza batzuen ondoren, xehetasun handiz lortu genuen antolakuntza. Uste dugu jarrera horrek Arakadiaren espiritu kolektibo eta horizontala erakusten duela. Asko gozatu genuen, aurkezpen honetan  parte hartu zuten eta UHUNen harrera onaz