Arakilgo Landa Ondarearen Katalogoaren aurkezpena

Eguzki Irratian egindako elkarrizketaren audioa.

Arakilgo Landa Ondarearen Katalogoa liburuaren aurkezpenari buruzko elkarrizketa. Liburua Agustín Cuevas Ladrón de Guevara antropologoarena da, Arakilgo Udalaren ekimenez 2022 eta 2023 urteen artean egindako ikerketa honen arduraduna.

Topaketa azterketa osoa zeharkatzen duen galdera baten inguruan egingo da:

Zer gertatu zen landa-lanarekin industrializazioa Nafarroara iritsi zenean?

Urtebete baino gehiagoko lan etnografikotik eta 200 ondare gune baino gehiagoren erregistrotik aurrera — errotak, sutegiak, larrainak, karobiak, burdinolak —, industria-eraldaketak Arakil udalerriko bizimoduak, lanbideak eta lurraldearekiko harremana nola aldatu zituen aztertzen du egileak.

Jimeno Jurio diru laguntzaren bitartez, Agustin Cuevasek eta Sol Criadok, Arakilgo udalerriko landa ondarea jasotzen duen lan hau osatu dute.

Liburua Euskaraz (PDF formatua)

ANTROPOLOGIAREN PROFESIONALIZAZIOARI BURUZKO ELKARRIZKETA

Eguzki Irratiko Pasealeku irratsaioak Antropologiari hilero eskaintzen dion tartean, Txuri Ollo Gorritik antropologoen profesionalizazioa bultzatzeko eta ikusarazteko beharra adierazi du.

Elkarrizketa honetan, Arakadiak Iruñeko Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko goi-mailako 2 kultura-teknikari tituludunen lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka jarri zuen berraztertze-errekurtsoa aipatzen da. Izan ere, deialdi horretan ez da Antropologia titulua jasotzen bertan parte hartzeko baldintza posibleen artean.

Arakadiako kideok jakinarazi nahi dugu elkarrizketaren ondoren, 2024ko otsailaren 12an, Iruñeko Udaleko Kultura eta Giza Baliabideen arloetako ordezkariek gure elkarteko bi kideri harrera egin zietela gai honen inguruan hitz egiteko. Bilera hori giro adeitsuan egin zen, eta Udalak konpromisoa hartu zuen Antropologiako prestakuntza kontuan hartzeko, bai plantilla organikoan, bai etorkizuneko deialdietan, eta hori biziki eskertzen dugu.

Errekurritutako deialdia aldatuko ez den arren, Udalak Antropologiako titulazioa dutenak onartzeko konpromisoa hartu du, eskatutako titulazioaren baliokidetzat har baitaiteke.