Heriotza politiko baten oroitzapen publikoa: kazetaritzako historiografia eta erritualitate publikoaren etnografia ( José Luís Cano Pérez, 1949-1977)

Idazleak: Lera-Ikerguneko kideak:

Kepa Fernández de Larrinoa

Karlos Irujo Asurmendi

Santiago Martínez Magdalena

Txuri Ollo Gorriti

Cristina Saura Blanco

Argitarapena: Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 94. zk., 2020. urtea.

Nafarroako Gobernua, 157-223 or.

LABURPENA
Trantsizioan, frankismoa oso zakar eta makur aritu zen erregimenaren jarraipenaren
aurkako gizarte-mugimenduen aurka. Testuinguru horren barruan, Amnistia eta
Askatasuna adierazpenak elkarren sinonimo bilakatu ziren. Jose Luis Cano Perezen
hilketa 1977ko maiatzean gertatu zen. Artikulu honek haren heriotzaren oroitzapen
jorratzen du. Zehazki, 1977-2018 aldia aztertzen du. Oroitzapenaren eta ahanzturaren
mekanismoei begiratzen die. Kazetaritzaren historiografian eta bertan-bertako lanean
oinarrituta, egileek, aldi berean kultura materiala eta materiagabearen, arts memoriae-ren
eta sinbolizazio politikoko kanonen sintesi etnografikoa aurkezten dute. Kontzeptuzko
elaborazio erreflexiboetatik eta oinarri teoriko kontrastagarrietatik eratorritako
hausnarketak egin beharrekoak dira «memoria historikoarekiko» lotutako ezein kulturapolitika formalki abiarazi aurretik.
Gako hitzak: Antropologia politika; Estatu-indarkeria; Trantzizioaren historia-gomuta;
Nafarrroa

Boterea, diskurtsoa eta subjektibotasuna (Nikaraguarren migrazio esperientzia Nafarroan)

Tesi-egilea: Txuri Ollo Gorriti

Herrialde igorlearen eta hartzailearen ikuspuntutik abiatuz, lan honek mugikortasunaren egiturazko arrazoiak erakusten ditu. Elkarri lotua den eta elkarren menpean bizi den mundu globalizatu honetako migrazio-gertaerak aztertzen dira. Antzina emigranteen igorle ziren herrialdeek gaur egun immigrazioa kudeatzeko eta tratatzeko duten modua ulertzen saiatzen da, erakundeek helburu utilitaristekin, politika murriztaileak nola aplikatzen dituzten azaleratuz. Baztertzeko eta barnean hartzeko mekanismoen funtzionamenduan murgiltzen da, alderdi sozialetan sakonduz Antropologia Soziokulturala deritzogun diziplinaren arloan. Aztertutako gertaeren edo datuen azalpena eta interpretazioa Nikaraguako gizarte-talde bati buruzkoa da, Nafarroako testuinguru soziopolitiko eta historiko jakin batean kokatzen delarik

Tesi-egilea: Txuri Ollo Gorriti

2012ko otsailaren 23an Nafarroako Unibertsitate Publikoan, NUP-en defenditua

Antropologia Saila

Tesi-zuzendaria: Kepa Fernandez de Larrinoa

Etxabeak sozializazio-espazio gisa pandemia-garaian

Azterlana: “Burlatan gazteak, loturak eta subjektibotasunak eraikitzen. Etxabeak sozializazio-espazio gisa pandemia-garaian” . Azterlana Alberto Azkarate elkarteko kideak egina da “La Caixa-Fundación Caja Navarra” erakundeak eta UNEDek sustatu eta finantzatutako ikerketa-proiektuen barnean.

Burlatako “gazteen etxabeetan” urte eta erdiz egindako landa-lanean oinarritutako ikerketa da, gazteekin hausnarketarako eta entzuteko espazioa eta denbora partekatuz. Begirada antropologikoa etxabe asko okupatu dituzten gazteei, non gizarteratzeaz gain, antolatzen eta arazoak konpontzen ikasten duten. Lana pandemiaren hainbat fasetan egin da, eta aurrez aurreko ikerketa egiteko egoera berezietan, baina garrantzitsuak gazteek harremanetan jartzeko dituzten moduetan gertatzen ari den eraldaketa ikusarazteko.

Podcast Antirrazista

Gure lagun antropologoa, Medium, cordové vo, bombisto, bidaiari eta mate-hartzaileak Agustín Cuevas , Arakadia elkartearekin, une onak, topaketa maitagarriak eta antropologiarekiko maitasuna partekatzen ditu.

Haren lan interesgarria bere blogearen bitartez jarraitu dezakegu. https://agustincuevas.medium.com/ eta Podcast-en.

Bere Podcast Antirrazista Nafarroako “Mujeres del Maiz” elkartearekin izandako Arrazismoaren aurkako Hausnarketa Taldearen topaketen emaitza da. Bi ataletan kolonialismoa, neokolonialismoa, migrazioak eta azpigarapena landu ziren.

Lehenbizikoan, Amerikako eta Afrikako kolonialismoaren historiari buruzko ibilbidea egin zuten, eta ondoren, kolonien independentziaz, azpigarapenaz eta migrazioez, parte-hartailee entzun dakieke.

Bigarrenean, arrazakeria zer den eta arrazakeria fisikoaren eta arrazakeria kulturalaren arteko harremanaz hitz egin zuten, arrazismoak nola elikatzen dituen aurreiritziak migratzaileen kontra, horien artean “inbasioren” ideia. Amaitzeko, Milton Duarte pintura-irakasleari elkarrizketa egiten zaio, artean oinarritutako arrazakeriaren aurkako hausnarketa izanik.

Atal hauek entzun eta deskarga daitezke honako hauetan: Podcast Antirracista gratis, Podcast Antrracista E1 eta Podcast Antrracista E2, go.ivoox.com helbidean.