Xaloa Telebistan izan ginen elkartea aurkezten eta Carmen Gregorio hitzaldian parte hartzeko animatzen. (12:37 min)
Hilabetea: urtarrila 2020
Arakadia aurkezpena Euskalerria Irratian
Euskalerria Irratian izan ginen elkartea aurkezten eta Carmen Gregorio hitzaldian parte hartzeko animatzen.
Elkarrizketa osoa entzun dezakezu hemen:
Arakadia elkarteko hitzaldi aurkezpena
Carmen Gregorio Gil antropologak emana, genero harremantean eta nazioarteko migrazioetan aditua: “Mis recorridos por la antropología social: comprender para transformar las desigualdades”. Data: Urtarrilaren 15ean, asteazkenean, 19:00etan, Iruñeko Alde Zaharreko Kondestable Jauregian (Kale Nagusia, 2)
Ikerketaren aurkezpena
Iruñan 2019ko urriaren 23an Txuri Ollok aurkeztua
Izenburua: Nafarroan bortizkeria instituzionalak motibazio politikoagatik eragindako biktimen memoria
Eskuin muturreko eta/edo funtzionario publikoen bortizkeriagatik hildakoak izan ziren lau biktimen memoria familiarra, soziala eta instituzionala aurkezten da, ekintzak Espainiako Transizioa deitutako testuinguruan kokatuz; hausturak, erreformismoak edo erregimen frankistaren jarraipenak talka
egiten zuten jarreretako uneetan kokatuz. Orainalditik iraganaren irakurketa, memoria ofiziala eta memoria popularra bat ez datozenean.
Doktore-tesiaren aurkezpena
Rocío Ochoa antropologoaren doktore-tesiaren aurkezpena. Izenburua: familia eta lana uztartzea Lekunberrin/Larraunen: hurbilketa etnografikoa.
Eguna: astelehena, 2019ko apirilak 15
Zaintza lehen mailako arazo sozial bihurtu da. Zaintza lan asko dago, eta emakume gutxiago, doan egiteko. Errealitate horren aurrean, gobernuek neurri politikoak, kontziliaziorako edo erantzunkidetasunerako deiak ezarri dituzte, eta, oro har, erraztasun txikiak dituzte emakumeek etxeko eta merkatuko beharrei ia laguntzarik gabe erantzun diezaieten.
Doktorego-tesi honen helburu orokorra adingabeak ardurapean dituzten bikote heterosexualetan enplegua eta zaintza-lana banatzeko moduak aztertzea izan da, bai eta familia eta lana bateragarri egiteko politikek banaketa horietan duten eragina ere.
Atapuerca 2016ko azaroaren 13an eta 14an
Gure lehen “ihesaldiarekin”, gizakien jatorriari eta eboluzioari buruzko ezagutzak zabaldu nahi izan genituen. Horretarako, asteburu batez Burgosera joan ginen, Giza Eboluzioaren Museoa ikustera eta aparteko balio unibertsaleko Atapuercako aztarnategiak bisitatzera. Giza eboluzioaren inguruko ibilbidea egin genuen, bai biologikoa, bai kulturala. Gure ustez, ezinbestekoa da gizarte ikerketarako, jakitea nondik gatozen eta munduan gure lekua zein den.
Berlin 2017/11/29tik 2017/12/03ra
Hiri kosmopolita honetako museo, kale eta toki enblematikoenak bisitatzeaz gain, Europaren bihotzean gertatzen ari den eraldaketa arkitektoniko eta soziala ikusi ahal izan genuen. Baita ere, nola den elkarbizitza oroimenarekin.
Gogoan dugu Holokaustoaren parkean egin genuen erritoa/performancea, pertsona guztien eskubideekin dugun konpromisoa berresteko.
Oroimenerako egun batzuk izan ziren, eta bertan izan ginenok asko gozatu genuen. Agian, gure elkartearen giza oinarriak bertan finkatu genituen.
Artetako museo etnografikoa (Nafarroa) 2019ko otsailaren 10a
Goñi bailaran ibili ondoren, Iruñeko Erresumako museo etnografikora joan ginen, Artetara (Ollaran). Fantikorena etxe-museoak landa-unibertso batean murgiltzen gaitu, eta Nafarroako herrietan, orain dela ez urte asko, bizitza nolakoa zen erakusten digu. Elur Ulibarrenak azaldu zigun zer nolako garrantzia zuten egunerokoan erabiltzen ziren objektuek eguneroko arazoei aurre egiteko orduan. Mundua goitik behera aldatzen ari da, baina gure kultura landa-gizarteen eta tradiziozko jakintzaren oinordekoa da, eta ongi ezagutzea ona da.
Hiri-antropologiako ibilbidea
Ibilbide txikia Iruñeako (Nafarroa) zenbait eremutan barna, “idazleen” edo grafitigileen lana ikusteko, horien kokapena, eta grafitigileen komunitatearen barnean duten garrantzia eta balioa aztertzeko
MAS ALLÁ DE LOS MUROS lanean oinarritua: Azterketa antropologikoa, Iruñeko legezko sistemek eta harremanek grafitiaren komunitatean duten eraginari eta balioari buruzkoa.
Azterketa, hiri-inguruneko espazioaren lehiaz, baita hiriak grafitia bezalako fenomeno global baten gainean inprimatzen duen balioaz ere. Grafitiaren ezaugarriak Iruñean eta zer nolako harremana duen hiriko sistema adiskidantzazkoarekin, tradizionalarekin eta legalarekin: koadrila, baxerak, tokiko legedia eta tradizioak