Hizkuntza: Komunikaziotik kontakizunera

Hilabete honetarako Arakadiaren proposamena, hizkuntzaren erabileraren analisia eta horrek izan dezakeen eragina aztertzen du, bai pertsonen gogoetan, bai ezartzen diren gizarte eta botere sistemetan ere.

Antropologiaren ikuspuntutik, hizkuntza da ziurrenik gizakien eta gainerako animalien arteko ezaugarririk bereizgarriena eta historian zehar kulturak, teknologiak eta sistema politikoak garatzen ahalbidetu duenak.

Bestalde, neurolinguistikaren ikuspuntutik, hizkuntza eta pentsamenduaren arteko harreman estuak, agerian uzten digu hizkuntzaren erabilerak identitate pertsonal eta kolektiboaren sorreran izan dezakeen eragin izugarria, baita giza harremanetan ere.

Erakunde, gobernu eta korporazioen atzetik dauden benetako interesak, gehienetan, arrotzak dira herriarentzat eta informazio eta prestakuntza nahikoa falta zaigu interes partikularren istorio ezkutuen egiazkotasunari buruzko ondorioak ateratzeko.

Azkenik, galdera hauek planteatzen dira: Benetan ezagutzen ahal dugu zein sistematan bizi garen? Jakitun al gara? Geure burua manipulazio horretatik babesteko tresnak al ditugu? Istorioetatik haratago entzuteko, ikusteko edo ikertzeko prest al gaude?
Kafe-solasaldi hau pertsonen bizitzak eraikitzen dituzten oinarri batzuei buruz hausnartzeko aukera gisa aurkezten da, baita irekitasun eta entzute aktiboko ariketa praktiko bat egiteko ere.