Joan den irailaren 20an Arakadiak ondoko kafe-solasaldia ospatu zuen “Antropologia Osasun Mental Kolektiborako. Tresnak existentzia osasungarri bat lortze aldera”. Bertan, honako gai hauei buruzko galderak egin ziren: zer den osasun mental kolektiboa, zer egoerak eragiten duten osasun mentalean, zer egin dezakegun kolektiboki osasun hori hobetzeko eta zer ekarpen egin dezakeen Antropologiak gai horretan.
ESTEKA honetan, saioan landutako testua aurkituko duzu. Testu horrek planteatutako galderei erantzun batzuk ematen lagun diezaguke.
Arakadiak ondoko kafe-solasaldia antolatu du irailaren 20rako.
“Gaixotasuna”-ren aurrean “osasuna” erakusten digun dualismoaren ildotik pentsatzen jarraitzea akats handia dela onartzen badugu ere, ezin dugu alde batera utzi osasunaren arloko funtsezko dimentsio bat ondoeza dela, eta antropologiatik horren berri emateak ondoezaren giza izaera, izaera soziala eta subjektiboa argitzera garamatza. Osasun mentala delakoaren eremuari dagokionez, antropologiak ahalbidetzen digu pertsonek beren hutsunezko, atsekabezko edo etsipenezko esperientzietatik garatzen duten ezagutzara hurbiltzea, eta, horrela, sufrimenduaren gizarte-ehuna esploratzea eta berreraikitzea.
Determinazio soziala barne hartzen duenehun edo sare horri emandako arretak ekarri digu, besteak beste, topaketa emankor bat antropologiaren eta osasun kolektiboaren kategoriak adierazitako errealitate konplexuaren artean, batez ere aipatu kontzeptuak Latinoamerikan izandako garapenetatik abiatzen bagara. Baina lotura hori aurkezteaz gain, gonbidatu nahi dugu osasunaren antropologiak eta begirada etnografikoak eraldaketa sozialak eta, azken batean, osasun mental kolektibo posible baterako baldintzak sustatzeko dituzten ahalmenei buruz hausnartzera. Egia esan, apustua egiten dugu akademiaren barruan eta kanpoanhain eztabaidatua den borondate eraldatzailearen alde, horrek osasunaren antropologiari tresnak eta haziak emango baitizkio orain patologizatuta dauden gizarteetan existentzia osasungarria lortze aldera.