GAU BELTZA-HALLOWEEN INGURUAN BURLATAN EGINDAKO JARDUNALDIA

Urriaren 14an, Axular kultur elkarteak Gau Beltza Halloween, eta guk, zer ospatzen dugu? izeneko jardunaldia antolatu zuen, kafe-solasaldi moduan. Arakadia antropologia elkarteak Euskaltzaleen Topagunearen (Taupa Mugimendua) “Gau Beltza” dokumentala aurkeztu zuen, Josu Ozaita Azpiroz eta Jaime Altuna Ramírez antropologoen “Itzalitako Kalabazen Berpiztea” lan etnografikoan oinarrituta. Ondoren, Arakadiako kideek dinamizatzaile gisa aritu ziren.

Ospakizun horren inguruan sortu ziren proposamenen/ideien/gogoeten artean honako hauek daude:

– Burlatan festa nola ospatzen ari den aztertu da, eta funtsezkotzat jo da egungo jaiak beste balio batzuk izatea. Egungo ospakizuna oso indibidualizatua eta kontsumoari lotua dago. Kontua ez da Gau Beltza eta Halloween aurrez aurre jartzea, baizik eta errespetua, berdinen arteko harremanak, partekatzea, sormena eta elkarrekin prestatzea eta ospatzea bezalako balioen araberako ospakizuna egitea.

– Funtsezkoa da gure herriaren kulturarekin eta historiarekin lotura izatea antzinako tradizio baten bidez, hala nola hildakoen edo arimen egunaren ospakizunaren bidez. Halloween iritsi baino lehen, gure herrietan jada izan zen festa hau.

– Castaweena ospatzen duten herri katalan batzuen kasua aipatu da, Kataluniako gaztainadia tradizionalaren esanahia Halloweenekin nahastuz,

– Javier Ciraukik kontutatu digu nola bere haurtzaroan Burlatan arimen/hildakoen eguna ospatzen zen, kalabazak eta kandelak zuhaitzetatik zintzilik, gaztainak eta intxaurrak, eta kaleetako kantuak. Hiletak janari eta edariekin nola egiten ziren ere azaldu digu.

– Gure kultura-ondarea haurrei transmititzeko beharra. Ezinbestekoa da hezkuntza-sistemak transmisio horretan parte hartzea.

– Funtsezkoa da komunitate loturak sendotzea, pertsonak ospakizun partekatu batean biltzen baitira.

– Garrantzitsua da ospakizuna naturarekin ere lotuta egotea, eta neguari ongi etorria ematea, jakitun baikara jada ez garela antzinako landa munduan bizi.

– Beldurraren sentsazioa giro seguru eta dibertigarri batean esperimentatzea.

– Burlatan dagoen cultura aniztasuna baloratzea eta ekarpen guztiak aintzat hartzea, festa guztiek partekatu dezaten.

– Atarrabiakoek kontatu digute nola berreskuratu den Gau Beltzaren jaia, adibide ona izanik, baina kontuan hartuta Burlatako egoera soziokulturala desberdina dela. Atarrabian funtsezkoa izan da kolektiboak eta hainbat pertsona inplikatzea talde eragile baten barruan. Eta oso garrantzitsua izan da eskoletan egindako lana.

– Funtsezkoa da Gau Beltza/Halloween bat ezartzeko, Burlatako gizarte-kolektiboen inplikazioa kolaboratzaileagoa, errespetuzkoagoa, sortzaileagoa, dibertigarriagoa eta irudimentsuagoa izan dadin. Kultura eraikitzen duten taldeak aipatu dira: apymak, ikastetxeak, musika eskolak, abesbatzak, liburutegia, Larratz dantza taldea, gaztelekua, gaztetxeak, peñak, elkarte gastronomiko eta kulturalak, tabernak, merkatarien elkartea, musika taldeak, udal banda, gaiteroak, burlatako txistulariak, jubilatuak, emakume taldeak, ostalaritza eskola, beste talde batzuk, eta noski boluntarioak. Ideia asko aztertu dira (abesti bat prestatzea, dantza, errezetak, mozorro-tailerrak, azoka txikia, jokoak, saltokietako apaingarriak…). Kolektiboak behar dira, bultza ditzaten.

– Ospakizunen batekin hasteko esan da, abestiren batekin (adibidez, duela urte batzuk Burlatan abesten zena, berreskuratu nahian), eta gero hasieran parte hartzen ez duten taldeak batzeko.

– Burlatako Udalak ospakizun horren sustapenean duen inplikazioaz ere hitz egiten da.

Axular Kultur Elkartea

Utzi iruzkina