Rocío Ochoa antropologoaren doktore-tesiaren aurkezpena. Izenburua: familia eta lana uztartzea Lekunberrin/Larraunen: hurbilketa etnografikoa.
Eguna:
astelehena, 2019ko apirilak 15
Zaintza
lehen mailako arazo sozial bihurtu da. Zaintza lan asko dago, eta
emakume gutxiago, doan egiteko. Errealitate horren aurrean, gobernuek
neurri politikoak, kontziliaziorako edo erantzunkidetasunerako deiak
ezarri dituzte, eta, oro har, erraztasun txikiak dituzte emakumeek
etxeko eta merkatuko beharrei ia laguntzarik gabe erantzun
diezaieten.
Doktorego-tesi honen helburu orokorra adingabeak ardurapean dituzten
bikote heterosexualetan enplegua eta zaintza-lana banatzeko moduak
aztertzea izan da, bai eta familia eta lana bateragarri egiteko
politikek banaketa horietan duten eragina ere.