Datorren ostegunean, maiatzaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan, Plazara gune komunitarioko Piazza San Marco aretoan, kafe-solasaldi berri bat egingo dugu. Oraingo honetan, egungo beste gai bat jorratuko dugu, gerrak eragiten dituen ondorioak errefuxiatuen etorrerarekin eta eskaintzen ahal zaien harrerarekin. Aurreko solasaldian bezala, kafe bat hartuko dugu eta, aldi berean, sortzen diren egoerak ikuspegi antropologiko batekin partekatuko ditugu, giro lasaian eztabaidagune bat irekiz.
Hilabetea: apirila 2022
Harrera ona izan du lehen kafe-solasaldiak
Joan den ostegunean, martxoaren 31n, Arakadiak antolatutako kafe-solasaldien zikloari ekin genion. Harrera ona izan zezakeela pentsatuz egin genuen, eta ez zigun huts egin. Jatorri askotako hemezortzi pertsona etorri ziren, lanbide desberdinetakoak eta pentsamolde askotarikoak. Solasaldia arina izan zen eta jendearen parte-hartzea dinamikoa. Bertaratutakoek beren esperientziak, iritziak edo nahiak kontatu zituzten giro adeitsu eta lasaian. Laburbilduz, zalantzarik gabe, esperientzia guztiz gogobetegarria izan zela esan dezakegu.
Jorratu beharreko gaia: garapenak, gobernuekiko eta botere nagusiarekiko harremanek eta Gobernuzko Kanpoko Erakundeek horri buruz duten ikuspuntuak oso gai interesgarrien bilduma anitza eman zuten fruitutzat, baina, guztien gainetik, mendebaldearen pentsamendu guztiz etnozentristak duen indarra, gaizki deituriko gizarte garatu eta azpigaratuen gainean. Gure mundua zatitzen dugun kategorizazioak aldatzeko beharra, bertan bizi diren pertsona guztiena. Kostuetan/onuretan oinarritutako hizkuntza komertzial soila eraldatzearen garrantzia, kultura, tradizioak eta laguntza jasotzen duten herrien jakintza kontuan hartuko diren beste batetik. Proiektuak sortzea ezinbestekoa da, ez bakarrik gure ustez behar dutenerako, baizik eta herriek benetan eskatzen dutenerako. Lagundu bai, baina benetako laguntza izan dadila, barrutik pentsatua eta mundu guztiaren jakintza errespetatuz. Hau da antropologia eta hau da solasaldi hauen bidez transmititu nahi duguna; denok gara gizaki berdinak desberdintasunean eta, aniztasun hori, gure aberastasuna da.
Kafe-solasaldien ziklo honetan zehar esperientziak, jakintzak eta hitzak partekatzen jarraitzea espero dugu.
Eskerrik asko guztioi erakutsitako interesagatik.