INAUTERIAK

TRADIZIOA ETA TRANSGRESOIA

2023ko otsailaren 14an Arakadia Antropologia Elkarteak antolatutako kafe tertulia egin zen. Solasaldi horretan, eztabaida-ardatz gisa inauterien gaia proposatu zen. Ikuspegi antropologikotik, inauteriak ondare kultural gisa hartzen dituen azalpenarekin hasi ginen, jai herrikoiak belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren ezagutza eta teknika gisa ulertuz: ahozko tradizioak, arte eszenikoak, erabilera sozialak, errituak, jaietako ekitaldiak, naturarekin eta unibertsoarekin lotutako ezagutzak eta praktikak, baita eskulan tradizionalei lotutako ezagutzak eta teknikak barne hartuz ere.

Inauterietako tradizioak elementu sinbolikoz osatuta daudela eta festei lotutako irudikapen sozialak sortzen dituztela ikusten zen, jaia transgresio-espazio bihurtuz (ondare immateriala). Aldi berean, aldi berean, adierazpen ukigarriak, aurkituko ditugu, mozorro jantziak bezala (ondare materiala). Inauteriek dimentsio tradizionala dute, osagai identitario handiakin, baina denborarekin aldatzen doaz jendartea aldatzen doan heinean.

Antropologiak jai hauen inguruan hausnartzeko eskaintzen dizkigun tresna batzuk planteatu ondoren, parte-hartzaileen kontzepzio eta esperientzia desberdinak partekatzeko espazioa ireki zen. Inauterien jatorri paganoaz eta baita katolizismoak herrien erritu horietaz egin zuen bereganatzeaz ere hitz egin genuen. Nafarroako zonalde ezberdinetako inauterien arteko ezberdintasunak komentatu ziren, eta hainbat herrietan nola ospatzen diren ikusi. Horrela sortu zen inauterien espektakularizazioaren gaia, eta horrek interes kontrajarriak sortzen dituela herrietan. Alde batetik, turismoaren eta ostalaritzaren interes ekonomikoa eta, bestetik, inauteriak herriko festa bezala mantendu nahi izatea. Zenbait inauterietan kontsumitzeko, folklorizatzeko joera usaintzen dela aipatu zen, eta «ikustera joan behar dela»ko sentsazioa, jende asko erakarriz. Nabarmendu zen tradizioen esportazioa dagoela, Joaldunekin gertatzen den bezala, Nafarroan eta hemendik kanpo ere, ezagunak bihurtuz edozein ekitaldietan.

Zentzu horretan, patrimonializazio bat dagoela ikusten zen, baina ohiko inauteriak mantentzea betebeharra den ala ez zalantzan jarri zen eta ongi ikusten zen herrikoentzat soilik diren jaiak eta espektakulu gisa egiten direnak bereiztea.

Aldaketa batzuk nabarmendu ziren, adibidez, gaur egun herri eta auzoetan ia urte osoan izaten direl jai ezberdinak, maiz udaletxeek iragartzen dituztenak eta egitarau ofizial baten barruan sartzen direnak. Bestalde, gaur egun otordu asko antolatzen dira data hauetan, lehen berriz otordu horiek egiteko puska biltzen zen.

Landa eta hiriko inauterien arteko ezberdintasunak eztabaidatu ziren. Mielotxin erretzea bezalako tradizioak mantentzen dira oraindik eta gaur egun tradizio horiei buruz zer pentsatzen dugun galdera sortu zen. Batzuek heriotza zigorrarekin lotu zuten baina beste batzuek ez zuten horrela ikusten, sinbologiaren interpretazio ezberdinak egin daitezkela aipatuz. Dena den suaren majia erakargarria zela ikusten zen.

Inauteriak zergatik mantentzen diren galdetzen zen, askatasun egunak izatearekin erlazionatuz, horren beharra eta moduak. Mozorro jantziek eraldaketa, beste norbait izateko aukera, anonimotasuna ematen dutela. Mozorro jantzien %70 egun hauetan saltzen denez, merkatarientzat beren garrantzia dutela ere badakigu.

Eztabaidaren amaiera aldera, Kauteroen jaiari buruz hitz egin zen eta ijitoz jazteaz. Nola azken boladan kuestionatu egin den mozorro mota hau, karikatura edo burlatzat jo dutelako zenbaitek. Puntu honek polemika sortu zuen, ijito herriak jasaten duen diskriminazio egoera agerian geratu zen eta kultura menderatzaileak asimilazio politikak onartzen dituela.

Ondorio gisa, adierazi zen kulturarteko topaguneak beharrezkoak direla arazo horien eztabaidarako eta posizio desberdinak ulertzeko, irtenbideak bilatzeko helburuarekin. Zentzu honetan, Llorenç Prats antropologoak bultzatuta, ondarea ezinbesteko entitate gisa ulertu ordez, estrategia eta baliabide multzo gisa ikustera bultzatu nahi dugu, kultura eta identitate hausnarketarako, baita beste kulturetako pertsonekin truke eta elkar ulertzeko tresna gisa ere, kultura aniztasunaren jasangarritasun eta erreprodukzio sozialaren alde.

Maitane Tirapuk “Loizuko Gizakiaren”inguruko ekarpen berriak azaldu zituen Kondestableko hitzaldian

Joan den otsailaren 7an “Loizuko Gizakiari” buruzko hitzaldia eskaini zen. Hitzaldia Arakadia Antropologia Elkarteak antolatu zuen. Ildo horretan, diziplina anitzeko talde batek osatzen du Arakadia, eta helburu nagusiarekin sortu zen: herritarrei, oro har, diziplina antropologikoa hurbiltzea.

Hitzaldia Maitane Tirapu de Goñi osteoarkeologo eta antropologo fisikoak eman zuen. Arakadiak hizlaria gonbidatu zuen, aurretik azaldutakoaren gaineko begirada berritzailea eskaintzeko; Maitanek azaldu zuenez, hezurren azterketa zientifikotik abiatuta, “Loizuko Gizakia” Mesolitikoaren garaiko hileta-erritu bat zela ondoriozta zezaketen.

Hitzaldia ez zen hor geratu, eta ekarpen berritzaileak egin ziren, oraindik argitara atera gabeak. Esate baterako, “Loizuko Gizakia”, beharbada, garezurra hautsi zion pertsonen arteko eraso baten ondorioz hil zen. Lehenago, jaurtigai batek (gezi batek, beharbada) gizonaren garezurrera iritsi zela pentsatu zen. Horrez gain, Maitanek etorkizun hurbilean zeresan handia emango duen datu bat eman zuen: Loizuko kobazuloan labar-pintura aurkitu da, antzinako Mesolitikoko kulturan ohikoa ez zena. Pinturak okre gorria duten hatz-markak dira. Gizabanakoaren garezurrak ere okre gorria zuen, baina oraindik ikerketa sakona egin behar da, hainbat galdera argitzeko.

Kafe-solasaldia – INAUTERIAK: arau haustea eta tradizioa

Arakadiak inauterien inguruko kafe-solasaldi  bat antolatu du otsailaren 14an Iruñeko Plazara! zentroan.

Arauen bidez kontrolatuegiak zeuden gizarteek, txirotasunik larrienaren eraginpean etengabe zeudenek, inauterietan haustura bat aurkitu zuten maila eta egitura sozial esanguratsu guztietan, hala nola, janzteko moduan, elikaduran, interakzio sozialean, ohituretan, etab.

Gaur egun, inauteriak kritika soziala izateaz gain, egunerokotasunaren haustura ere badira. Maskaraden, irudikapen sinbolikoen eta benetakoen bidezko urratze horrek ihes-balbula efektua eragiten du, eta, kasu batzuetan, ihesbidea eta kaosa dira ezaugarri nagusiak, eta, horrela, gizarte gisa markatzen gaituzten tabuak hausten dira.

Aldaketa-garaia da, jatorrira itzultzekoa, baina, era berean, gizartea eta egunerokotasuna biziberritzeko garaia ere bada.

Merkantilizazioak, gure egungo bizitzaren alderdi guztietan presente dagoenak, inauterietako kultura horren kontsumo handiagoa eragiten du, eta horrek jai hauen ezaugarrietan aldaketak eragiten ditu. Eztabaida ireki da erakundeek jaietan zenbateraino esku hartu behar duten erabakitzeko. Pertsona guztiek parte hartzen dute festetan, gizarte-maila kontuan hartu gabe, eta, beraz, kultura-intereseko ondasuntzat deklaratutako ondare materiagabea dira.

Eztabaida ireki da erakundeek jaietan zenbateraino esku hartu behar duten erabakitzeko. Pertsona guztiek parte hartzen dute festetan, gizarte-maila kontuan hartu gabe, eta, beraz, kultura-intereseko ondasuntzat deklaratutako ondare materiagabea dira.

Otsailaren 7an izango da Loizuko Gizakiari buruzko hitzaldia

Arakadiak otsailaren 7an, asteartearekin, eskainiko du “Begirada antropologiko bat Loizuko Gizakiari” izeneko hitzaldia. Giza eskeletoaren analisiaz arduratzen den Maitane Tirapu de Goñi antropologo eta arkeologoak emango du hitzaldia. Bertan, hezur-ikerketatik erator daitezkeen erritu-alderdiei eta mesolitikoko gizakiaren eguneroko bizitzari buruzko azalpen bat eskainiko digu.

Loizuko Gizakiaren gorpuzkiak, K. a. 9.700 urtekoak, Errotalde I haitzuloan aurkitu zituen Sakon espeleologo taldeak 2017an, Erroko udalerrian, espeleologia jarduerak egiten ari zela.

Zain zaitugu, otsailaren 7an, Kondestable Civivoxean, arratsaldeko 19:00etan.