Arakadiak otsailaren 7an, asteartearekin, eskainiko du “Begirada antropologiko bat Loizuko Gizakiari” izeneko hitzaldia. Giza eskeletoaren analisiaz arduratzen den Maitane Tirapu de Goñi antropologo eta arkeologoak emango du hitzaldia. Bertan, hezur-ikerketatik erator daitezkeen erritu-alderdiei eta mesolitikoko gizakiaren eguneroko bizitzari buruzko azalpen bat eskainiko digu.
Loizuko Gizakiaren gorpuzkiak, K. a. 9.700 urtekoak, Errotalde I haitzuloan aurkitu zituen Sakon espeleologo taldeak 2017an, Erroko udalerrian, espeleologia jarduerak egiten ari zela.
Zain zaitugu, otsailaren 7an, Kondestable Civivoxean, arratsaldeko 19:00etan.