Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoak, Arakadiarekin elkarlanean, ate irekien jardunaldia egin zuen joan den larunbatean, apirilaren 15ean. Bertan, adin guztietako hamarnaka lagunek parte hartu zuten, eta musikaz, ipuinez eta herri-jokoez gozatu ahal izan zuten.
GORLLEWINWYNT musika taldeak kontzertua eskaini zuen galestar eta irlandar musika eta galesez eta euskaraz errezitatutako ipuinak uztartuz, ilustrazio ederrez lagunduta. Kultura desberdinen arteko jakintza-truke horrekin batera, hamaiketakoa eta herri jolasak egin ziren, parte-hartze handiarekin.
Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoak (Arteta), Arakadia Antropologia Elkartearekin lankidetzan jardunaldi ireki eta parte-hartzailea antolatu du apirilaren 15erako.
Aurtengo jardunaldiak JAKINTZAK ETA JOKOAK du goiburua, eta egun horretan gurekin lan egitera animatzen diren pertsona eta kolektiboen partaidetzari irekitzen dio museoa, ongizatea sustatzeko eta ezagutza komunitatearekin partekatzeko.
Hasteko, 11:30etan ongietorria eta GORLLEWINWYNT (Mendebaldeko Haizea) taldearen kontzertua gero hamaiketakoa izango dugu. Ondoren, jolas-arratsalde bat antolatu dugu herri-jolasekin.
San Telmo museoaren proiektuko komisarioak Haizea Barnecilla eta Garazi Ansa dira. Erakusketa San Telmo museoaren proiektu baten parte izanik. Bere bildumako emakumeek egindako lana ikertzen eta dokumentatzen da. Lanean hasi eta gero, Gordailuan dauden eta Gipuzkoako Foru Aldundiarenak diren obretara zabaltzea erabaki zuten. Prozesu horrek guztiak aukera ematen du Gipuzkoan bilduma publikoak nola eraiki diren aztertzeko. Era berean, artistek zer ikuspen izan duten eta zer tratu jaso duten ikertzen da. Azterketa honen harira, Kutxa Fundazioaren obrekin kontatu zuten. Horiekin lehiaketen garrantzia irudika daiteke eta bereziki Gipuzkoako Emakume Pintoreen Lehiaketarena.
Bi urteko lana, aldi baterako erakusketarekin amaitu da. Barnecilla eta Ansak, argi utzi dute, artista emakumeen ehunekoa oso txikia izan dela bildumetan. Gabezia horren zergatia eta hori eragiten duten sustraiak aztertu dituzte. Artearen munduan, museoek funtsezko zeregina izan dutela emakume artisten lanek jasan duten bazterketan edo gutxiespenean, argi uzten dute. Erakusketa honen bidez, emakumeek sortutako funtsen obrak ikusarazi eta balioesten dira. Beste asmo bat da, emakumeek sortutako artea agerian utziko duten diskurtso eta ikerketa politika berriak, hala nola obrak eskuratzeko eta erakusketetarako argudioak azaltzea.
Artearen Historian, gizonezkoen gehiengoaren egungo diskurtsoa aldatzea lan nekeza eta konplexua da. Emakume artistak une jakin bateko sortzaile eta bizikide gisa, bilakaera artistikoko gainerakoekin partaide gisa sartzeko, beharrezkoa da museoen, kritikaren, enkante-etxeen, arte-merkatuaren, heziketa-proiektuen, analisi kritikoen, bistaratze-politiken eta abarren inplikazioa. Emakume artisten bazterketaren erantzule izan diren museoen eta Artearen Historiako logiken zereginera hurbiltzeko helburua betetzen du erakusketa honek.
Aldi baterako erakusketa baino lehen, hiru hitzaldi aurkeztu dituzte emakumeek museoetan eta artean duten lekuari buruz gogoeta egiteko:
“Emakumeen artisten erakusketak vs erakusketa feministak”; Isabel Tejeda–San Telmo Museoa
Isabel Tejeda, Murtziako Unibertsitateko irakasleak, Espainiako estatuan emakumeak bakarrik protagonista dituzten lehen erakusketetako batzuk aztertzen ditu. Ikuspen iraunkorreko estrategia hau, joan den mendeko 90eko hamarkadatik aurrera tesi feministen diskurtsoak txertatzearekin konparatuko da.
“Emakume artistak eta autoordezkaritzako praktikak XX. mendean”; Patricia Mayayo | STM
Hautatutako kasu batzuen bidez, XX. mendean emakume artistek garatu dituzten irudikapen-estrategiak aztertzen ditu hitzaldi honek. Emakumeentzat, “Niaren eszenaratzea” tresna garrantzitsua izan da artista gisa zuten posizioa baieztatzeko, ezagutuarazten ez zituzten sistema batean, baita bere garaian nagusi ziren genero-eredu batzuk zalantzan jartzeko.
Patricia Mayayo Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea da.
Gure lehen “ihesaldiarekin”, gizakien jatorriari eta eboluzioari buruzko ezagutzak zabaldu nahi izan genituen. Horretarako, asteburu batez Burgosera joan ginen, Giza Eboluzioaren Museoa ikustera eta aparteko balio unibertsaleko Atapuercako aztarnategiak bisitatzera. Giza eboluzioaren inguruko ibilbidea egin genuen, bai biologikoa, bai kulturala. Gure ustez, ezinbestekoa da gizarte ikerketarako, jakitea nondik gatozen eta munduan gure lekua zein den.
Hiri
kosmopolita honetako museo, kale eta toki enblematikoenak bisitatzeaz
gain, Europaren bihotzean gertatzen ari den eraldaketa arkitektoniko
eta soziala ikusi ahal izan genuen. Baita ere, nola den elkarbizitza
oroimenarekin.
Gogoan
dugu Holokaustoaren parkean egin genuen erritoa/performancea,
pertsona guztien eskubideekin dugun konpromisoa berresteko.
Oroimenerako
egun batzuk izan ziren, eta bertan izan ginenok asko gozatu genuen.
Agian, gure elkartearen giza oinarriak bertan finkatu genituen.
Goñi bailaran ibili ondoren, Iruñeko Erresumako museo etnografikora joan ginen, Artetara (Ollaran). Fantikorena etxe-museoak landa-unibertso batean murgiltzen gaitu, eta Nafarroako herrietan, orain dela ez urte asko, bizitza nolakoa zen erakusten digu. Elur Ulibarrenak azaldu zigun zer nolako garrantzia zuten egunerokoan erabiltzen ziren objektuek eguneroko arazoei aurre egiteko orduan. Mundua goitik behera aldatzen ari da, baina gure kultura landa-gizarteen eta tradiziozko jakintzaren oinordekoa da, eta ongi ezagutzea ona da.