Datorren apirilaren 19an kafe-solasaldi berri batera gonbidatzen zaituztegu. Oraingoan, Black Power afrikar ondorengo emakume aktibisten taldeko kideak gonbidatu ditugu. Zuen parte-hartzearekin haiekin hitz egingo dugu, elkar ezagutu eta esperientzia aberasgarriak trukatuko ditugu. Gure inguruko aniztasun soziala eta kulturala ikusarazten eta ulertzen lagunduko diguten jakintzak partekatuko ditugu.
Dakizuenez, antropologiak aniztasun sozial eta kulturalari begiratzen dio bere zabaltasun osoan. Arakadian badakigu diziplina orokorrak, eta gure elkarteak bereziki, paper aktibo eta parte-hartzailea bete dezakegula erronka garaikideen ulermenean. Erronka horietako bat erabateko gizarte anitza eta heterogeneoa eratzen laguntzea da. Gure helburuen artean dago Nafarroako aniztasunaren parte osagarri eta aktibo gisa aitortuak izateko borrokan ari diren taldeekin iritziak eta ideiak trukatzea.
Hitzordu hau aukera paregabea da afrikar ondorengoen emakume gazte nafarren kezkak ezagutzeko eta entzuteko, beren berezitasunekin. Talde gisa duten nortasuna nola osatu eta eraiki duten azalduko dugu. Zein gai eta arazorekin sentitzen diren identifikatuta. Guztiok partekatutako bizipenen bidez, gizarte gisa eragiten diguten egoeretan murgilduko gara, baita hainbat esparrutan ere, hala nola hezkuntzan, familia ingurunean edo erakundeetan.
Kafe-solasaldi honetan Nafarroako gizarte aniztasunari buruzko zerbait gehiago ezagutzera gonbidatuko zaituztegu. Era berean, gizarte plural, anizkun eta heterogeneo oso bat eraikitzeko beharrezkoak diren aldaketak egiteko prest ote gauden hausnartuko dugu.