Jardunaldi atsegina Artetako Museo Etnografikoan
Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoak, Arakadiarekin elkarlanean, ate irekien jardunaldia egin zuen joan den larunbatean, apirilaren 15ean. Bertan, adin guztietako hamarnaka lagunek parte hartu zuten, eta musikaz, ipuinez eta herri-jokoez gozatu ahal izan zuten.
GORLLEWINWYNT musika taldeak kontzertua eskaini zuen galestar eta irlandar musika eta galesez eta euskaraz errezitatutako ipuinak uztartuz, ilustrazio ederrez lagunduta. Kultura desberdinen arteko jakintza-truke horrekin batera, hamaiketakoa eta herri jolasak egin ziren, parte-hartze handiarekin.