Nafarroako Antropologiaren IV.Jadurnaldia

Arakadia antropologia elkarteak antropologo eta etnografo nafarrak ezagutarazi nahi ditu. Jardunaldi batzuk prestatu ditugu kasu batzuetan ikusgarritasuna emateko edo beste batzuetan ezagunagoak diren figurak erakusteko.

Urriaren 30ean, ostirala, laugarren aurkezpena egingo da Plazara aretoan.

Gure protagonista Jesús Azcona Mauleón eta Agustín Cuevas izango dira.

Elkarrizketa eta ezagutza nagusi diren topaketak izatea nahi dugu. Etortzera animatzen zaituztegu.

Arakilgo Landa Ondarearen Katalogoaren aurkezpena

Eguzki Irratian egindako elkarrizketaren audioa.

Arakilgo Landa Ondarearen Katalogoa liburuaren aurkezpenari buruzko elkarrizketa. Liburua Agustín Cuevas Ladrón de Guevara antropologoarena da, Arakilgo Udalaren ekimenez 2022 eta 2023 urteen artean egindako ikerketa honen arduraduna.

Topaketa azterketa osoa zeharkatzen duen galdera baten inguruan egingo da:

Zer gertatu zen landa-lanarekin industrializazioa Nafarroara iritsi zenean?

Urtebete baino gehiagoko lan etnografikotik eta 200 ondare gune baino gehiagoren erregistrotik aurrera — errotak, sutegiak, larrainak, karobiak, burdinolak —, industria-eraldaketak Arakil udalerriko bizimoduak, lanbideak eta lurraldearekiko harremana nola aldatu zituen aztertzen du egileak.

Jimeno Jurio diru laguntzaren bitartez, Agustin Cuevasek eta Sol Criadok, Arakilgo udalerriko landa ondarea jasotzen duen lan hau osatu dute.

Liburua Euskaraz (PDF formatua)

Nafarroako Antropologiaren III. Jadurnaldia

Hemen daude aurkezpenen audioak. Oso interesgarriak izan ziren. Publikoak galdera eta komentario askorekin hartu zuen parte.

Jose Migel Barandiarani buruzko hitzaldia:

https://drive.google.com/file/d/1w4TbEmbmO_-a7h_L47CgviWiKmEguFBe/view

Telesforo Aranzadiri buruzko hitzaldia. Tini Danklmaierrek egindako lana:

https://drive.google.com/file/d/1H69ZuH8v6de6uY8Uk6x7sy8pOFyRhDQR/view

Oso pozik gaude jardunaldi hauek nola garatzen ari diren ikusita.

 

Nafarroako Antropologiaren III. Jardunaldia