Maiatzaren 23an, Arakadiak mamu beldurgarrienari, heriotzari, aurre egiteko erronka bota zion solasaldira hurbildu zen jendeari. Eutanasiak, norberaren bizitzaren bukaera planifikatzeko modu gisa, galdera handiak eragiten ditu etengabe. Manuel Eciolaza Nafarroako “Duintasunez Hiltzeko Eskubidea” Elkarteko lehendakaria izan zen gurekin. Eguneko protagonista nagusia eutanasia izan bazen ere, antropologiak bidea ireki zuen gaixotasun- eta heriotza-prozesuen inguruko jardueretan izandako aldaketak azaltzeko.
Espainiako Estatuaren lege-esparruaren barnean aitortutako eta legitimatutako eutanasia aurrerapen sozial handia iruditu zitzaigun bertaratu ginenoi. Organismo bizidun gisa, gizaki gisa, ez dugu geure burua lantzeko eta bizi-proiektu bat garatzeko ardura bakarrik (geure izateari zentzua ematen dioten jarduerak, ontologiak, ugalketa). Gure erantzukizuna da traumatikoa edo mingarria ez den proiektu bat bermatzea, ez bakarrik guretzat gizaki gisa, baizik eta inguruan ditugun persona maiteei gaixotasun prozesu hori errazteko.
Aplikazioan zenbait zalantza antzeman ziren, LOREa inklusiboa delako. Osasun mentaletik zerbitzu hori behar izan zezaketen pertsonekiko, halako sendotasun falta sentitu zen. Osasun fisikoari dagokionez, badira hura baloratzeko parametroak, baina zaila dirudi era berean egitea sufrimendu mentalari buruz. Bizitzeaz nekatuta eta hiltzeko gogoz dauden adineko pertsonen egoerak planteatu ziren. Suitzako legeez eta lagundutako suizidioaz hitz egin zen, baina argi gelditu zen hori ez dela eutanasia.
Bizi testamentua aurrerapen bat da idatziz uztean zer osasun neurri aplika dakizkigukeen gaixotasun-testuinguru desberdinetan, sinatzailea, paziente gisa, kontziente ez dagoenean edo bere kabuz erabakitzeko moduko gaitasun mental egonkorrak dituenean. Baina zalantza sortzen digu ea balizko medikalizazio guztiak erregistratuta egondaitezkeen gaixotasun testuinguru mugagabe batean. Bestalde, pazienteak bizi-testamentuan idazten du zer nahi duen eta zer ez, hamaika gaixotasunek har ditzaketen egoera zail guztietan. Hau da, eutanasiak prebentzio neurriak jasotzen ditu praktika posibleak saihesteko, hala nola giltzadura terapeutikoa, edo familiak erabakitzea zer bitarteko farmakologiko eta teknologiko erabiliko diren pazientearen bizitza ziurtatzeko, nahiz eta gaixoak uko egin kontziente dagoela.
Solasaldian parte hartu zuten bi eztabaida taldeetan, persona bakoitzak eutanasiaz eta bizi testamentua sinatzerakoan izandako esperientziez pentsatzen eta/edo sinesten zuena azaldu zuten. Pauso erraza dela ikusten dugu, vaina informazio nahikoa falta da horretarako.
Pertsona bakoitzak heriotzaren prozesuari heltzeko orduan dituen sinesmenen eta kulturaren garrantzia eztabaidatu zen. Prozesu hori bideratzeko modu asko daude, eta guztiak errespetatu behar dira. Bakoitzak ezagutzen dituen kasuak eta nola tratatu diren kontatu zuten bertaratutakoek.
Garrantzitsua da heriotzaz, haren prozesuaz, doluaz eta abarrez normaltasunez hitz egitea. Lehenago edo beranduago aurkeztuko den prozesu batean heriotza naturaltasunez onartu ahal izateko berebiziko garrantzia duenean, gure gizartean heriotza ezkutatzen dela ikusten dugu.
Medikuaren eta pazientearen arteko harremanaz aritu ginen. Eutanasia prebentziozko borondatea da. Ildo horretan, medikuaren eta pazientearen arteko harremana eraldatu egiten da, ez da hain hierarkizatua eta horizontalagoa da. Osasunari, medikalizazioei eta gaixotasunei buruzko ezagutza hedatuagoa eta normalizatuagoa dago gizartearen artean. Hori dela eta, persona batek hausnartu egiten du, saihestezina den zerbait planifikatzen saiatzen da, heriotza, ondasun higiezinen banaketa eta herentzia planifikatzen dituen bezala, eta gai da elkarrizketa jarraitua ezartzeko, medikuaren eta pazientearen artean, eta ez alde bakarrekoa pazientearengan eragina duten erabakietan. Alde horretatik, kode deontologikoak, hipokratikoak, diziplina medikoak berak eta gaixotasunean osasuna zaintzearekin zerikusia dutenek berrikuspena eskatuko lukete, Espainiako Konstituzioak bezala, Estatuko gauzarik garrantzitsuena, medikua bezala, gizabanako herritar ororen bizitza babesten saiatzea baita.