Gure lehen “ihesaldiarekin”, gizakien jatorriari eta eboluzioari buruzko ezagutzak zabaldu nahi izan genituen. Horretarako, asteburu batez Burgosera joan ginen, Giza Eboluzioaren Museoa ikustera eta aparteko balio unibertsaleko Atapuercako aztarnategiak bisitatzera. Giza eboluzioaren inguruko ibilbidea egin genuen, bai biologikoa, bai kulturala. Gure ustez, ezinbestekoa da gizarte ikerketarako, jakitea nondik gatozen eta munduan gure lekua zein den.