APOAK, ERRATZAK, MINIGONAK ETA BURKAK MINTZAGAI

Sorginak nortzuk izan ziren jakiteko aukera ematen diguten dokumentu-iturriak mugatuak dira, historikoki erakunde politiko eta/edo erlijioso batzuetako boterearen ordezkariek idatzi izan baitituzte.

Mendebaldeko sorginkeriari buruzko azken ikerketek, batez ere gizarte zientzietatik edo zientzia historikoetatik sortutakoek, sorgina kontrol eta botere sozialaren eraikuntza adierazgarria nola izan zen argitzen saiatzen laguntzen digute. Zentzu horretan, landa eremuko emakumeak estatusa zuen, bere gorputzetan bizia sortzeaz gain, heriotzari erronka jotzeko gaitasuna azaltzen zuen magiarekin eta landareekin sendatzearen bidez.

Arakadiaren asmoa da, hain zuzen ere, gure hurrengo kafe tertuliako parte-hartzaileei erronka botatzea. Sinbolikotik, sorgina inguratu zuten elementuei heldu nahi diegu, Elizak Erdi Aroan zuen kontrol sozialaren etsai nagusitzat hartzeko. Gogoeta horrek erakutsiko digu sorginaren gaineko proiekzio sinbolikoa eta emakumea kontrol sozialaren bidez zanpatzen duen artikulazio sinbolikoa ez direla horren ezberdinak.

Batez ere, Erdi Aroan sorginari berari nortasuna ematen zioten objektuen inguruan eman ziren esanahiei buruzko sarrerako zertzeladak emango ditugu, bai eta egungo objektuei buruzkoak ere. Erdi Aroko objektu horiek bezala, egungo gizarteetako eremu jakin batzuetan emakumea gizarte- eta kultura-arloan mugatu nahi duten botere-harremanei buruz ere arituko gara.

Sinbolo eta botere harremanen arteko harremanaren salatzaile nagusia aipatuko dugu, nola ez, Silvia Federici.

Solasaldian hitz egingo dugunari buruz zerbait jakin dezazuen hemen uzten dizuegu Silvia Federiciren elkarrizketa: “La persecución de las brujas permitió el capitalismo” entrevista a Silvia Federici | Traficantes de Sueños

Utzi iruzkina