Nortzuk gara

Elkartea osatzen dugunok Antropologia edo haren inguruko jakintzagaietakoren bat ikasitakoak edo ikasten ari garenak gara (soziologia, historia, psikologia…). Batzen gaituena da Antropologiarako eta azterketa soziolulturalerako grina.

Urteak eman ditugu elkartzen ikasteko, irakurketak/ikaslanak prestatzeko edo “ihesaldi” antropologikoak egiteko. Orain, taldea gauzatu dugu “Asociación de Antropología ARAKADIA Antropologia Elkartea” sortuz. Kultur aldaketa azkarren eta identitate-berreratzeen garai honetan, uste dugu kulturen gaineko begirada ulerkor bat beharrezkoa dela pertsonen eskubideak bermatzeko, gizakiak izate hutsarengatik.

Helburuak:

  • Gizarte eta Kultura Antropologiarekin zerikusia duten personak elkartzea.
  • Elkartzeko eta parte hartzeko espazioa bat izatea
  • Jakintzagaia erakusteko eta gizarteari ezagutzera emateko tresna izatea, elkarlanaren bidez antropologia praktikoa bultzatuz gizarte osoarentzat.
  • Ikasleentzako eta bazkideentzako euskarria izatea.
  • Elkartearen garapenerako behar diren baliabideak lortzeko bitartekoa izatea.