Arakadia antropologia elkarteak antropologo eta etnografo nafarrak ezagutarazi nahi ditu. Jardunaldi batzuk prestatu ditugu kasu batzuetan ikusgarritasuna emateko edo beste batzuetan ezagunagoak diren figurak erakusteko.
Urriaren 30ean, ostirala, laugarren aurkezpena egingo da Plazara aretoan.
Gure protagonista Jesús Azcona Mauleón eta Agustín Cuevas izango dira.
Elkarrizketa eta ezagutza nagusi diren topaketak izatea nahi dugu. Etortzera animatzen zaituztegu.
Arakilgo Landa Ondarearen Katalogoa liburuaren aurkezpenari buruzko elkarrizketa. Liburua Agustín Cuevas Ladrón de Guevara antropologoarena da, Arakilgo Udalaren ekimenez 2022 eta 2023 urteen artean egindako ikerketa honen arduraduna.
Topaketa azterketa osoa zeharkatzen duen galdera baten inguruan egingo da:
Zer gertatu zen landa-lanarekin industrializazioa Nafarroara iritsi zenean?
Urtebete baino gehiagoko lan etnografikotik eta 200 ondare gune baino gehiagoren erregistrotik aurrera — errotak, sutegiak, larrainak, karobiak, burdinolak —, industria-eraldaketak Arakil udalerriko bizimoduak, lanbideak eta lurraldearekiko harremana nola aldatu zituen aztertzen du egileak.
Jimeno Jurio diru laguntzaren bitartez, Agustin Cuevasek eta Sol Criadok, Arakilgo udalerriko landa ondarea jasotzen duen lan hau osatu dute.
Maiatzaren 29an Nafarroako antropologia bigarren jardunaldia antolatu genuen. Gure hizlariak José María Jimeno Jurio eta José Antonio Jauregui Oroquieta izan ziren.
Arakadia antropologia elkarteak Nafarroako antropologo eta etnografoak ezagutarazi nahi ditu. Jardunaldi batzuk prestatu ditugu, kasu batzuetan ikusgarritasuna emateko, edo beste batzuetan irudi ezagunagoak erakusteko.
Maiatzaren 29an egingo dute bigarren aurkezpena, Plazaran.
José María Jimeno Jurío eta José Antonio Jáuregui Oroquieta izango dira gure protagonistak.
Elkarrizketa eta ezagutza nagusituko diren topaketak izatea nahi dugu. Etortzera animatzen zaituztegu
Arakadia Antropologia Elkarteko kideok Arakilgo Landa Ondarearen Katalogoa liburuaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Liburua Agustín Cuevas Ladrón de Guevara antropologoarena da, Arakilgo Udalaren ekimenez 2022 eta 2023 urteen artean egindako ikerketa honen arduraduna.
Topaketa azterketa osoa zeharkatzen duen galdera baten inguruan egingo da:
Zer gertatu zen landa-lanarekin industrializazioa Nafarroara iritsi zenean?
Urtebete baino gehiagoko lan etnografikotik eta 200 ondare gune baino gehiagoren erregistrotik aurrera — errotak, sutegiak, larrainak, karobiak, burdinolak —, industria-eraldaketak Arakil udalerriko bizimoduak, lanbideak eta lurraldearekiko harremana nola aldatu zituen aztertzen du egileak.
Orain formatu inprimatu eta digitalean argitaratu den katalogoak landa ondare kulturala aitortu, baloratu eta babestu nahi du, trantsizio hori bizi izan zutenen ahotsen bidez.
Urriaren 14an, Axular kultur elkarteak Gau Beltza Halloween, eta guk, zer ospatzen dugu? izeneko jardunaldia antolatu zuen, kafe-solasaldi moduan. Arakadia antropologia elkarteak Euskaltzaleen Topagunearen (Taupa Mugimendua) “Gau Beltza” dokumentala aurkeztu zuen, Josu Ozaita Azpiroz eta Jaime Altuna Ramírez antropologoen “Itzalitako Kalabazen Berpiztea” lan etnografikoan oinarrituta. Ondoren, Arakadiako kideek dinamizatzaile gisa aritu ziren.
Ospakizun horren inguruan sortu ziren proposamenen/ideien/gogoeten artean honako hauek daude:
– Burlatan festa nola ospatzen ari den aztertu da, eta funtsezkotzat jo da egungo jaiak beste balio batzuk izatea. Egungo ospakizuna oso indibidualizatua eta kontsumoari lotua dago. Kontua ez da Gau Beltza eta Halloween aurrez aurre jartzea, baizik eta errespetua, berdinen arteko harremanak, partekatzea, sormena eta elkarrekin prestatzea eta ospatzea bezalako balioen araberako ospakizuna egitea.
– Funtsezkoa da gure herriaren kulturarekin eta historiarekin lotura izatea antzinako tradizio baten bidez, hala nola hildakoen edo arimen egunaren ospakizunaren bidez. Halloween iritsi baino lehen, gure herrietan jada izan zen festa hau.
– Castaweena ospatzen duten herri katalan batzuen kasua aipatu da, Kataluniako gaztainadia tradizionalaren esanahia Halloweenekin nahastuz,
– Javier Ciraukik kontutatu digu nola bere haurtzaroan Burlatan arimen/hildakoen eguna ospatzen zen, kalabazak eta kandelak zuhaitzetatik zintzilik, gaztainak eta intxaurrak, eta kaleetako kantuak. Hiletak janari eta edariekin nola egiten ziren ere azaldu digu.
– Gure kultura-ondarea haurrei transmititzeko beharra. Ezinbestekoa da hezkuntza-sistemak transmisio horretan parte hartzea.
– Funtsezkoa da komunitate loturak sendotzea, pertsonak ospakizun partekatu batean biltzen baitira.
– Garrantzitsua da ospakizuna naturarekin ere lotuta egotea, eta neguari ongi etorria ematea, jakitun baikara jada ez garela antzinako landa munduan bizi.
– Beldurraren sentsazioa giro seguru eta dibertigarri batean esperimentatzea.
– Burlatan dagoen cultura aniztasuna baloratzea eta ekarpen guztiak aintzat hartzea, festa guztiek partekatu dezaten.
– Atarrabiakoek kontatu digute nola berreskuratu den Gau Beltzaren jaia, adibide ona izanik, baina kontuan hartuta Burlatako egoera soziokulturala desberdina dela. Atarrabian funtsezkoa izan da kolektiboak eta hainbat pertsona inplikatzea talde eragile baten barruan. Eta oso garrantzitsua izan da eskoletan egindako lana.
– Funtsezkoa da Gau Beltza/Halloween bat ezartzeko, Burlatako gizarte-kolektiboen inplikazioa kolaboratzaileagoa, errespetuzkoagoa, sortzaileagoa, dibertigarriagoa eta irudimentsuagoa izan dadin. Kultura eraikitzen duten taldeak aipatu dira: apymak, ikastetxeak, musika eskolak, abesbatzak, liburutegia, Larratz dantza taldea, gaztelekua, gaztetxeak, peñak, elkarte gastronomiko eta kulturalak, tabernak, merkatarien elkartea, musika taldeak, udal banda, gaiteroak, burlatako txistulariak, jubilatuak, emakume taldeak, ostalaritza eskola, beste talde batzuk, eta noski boluntarioak. Ideia asko aztertu dira (abesti bat prestatzea, dantza, errezetak, mozorro-tailerrak, azoka txikia, jokoak, saltokietako apaingarriak…). Kolektiboak behar dira, bultza ditzaten.
– Ospakizunen batekin hasteko esan da, abestiren batekin (adibidez, duela urte batzuk Burlatan abesten zena, berreskuratu nahian), eta gero hasieran parte hartzen ez duten taldeak batzeko.
– Burlatako Udalak ospakizun horren sustapenean duen inplikazioaz ere hitz egiten da.
Axular kultur elkarteak, Burlatako kultur jardueren barruan, Gau Beltzari buruzko jardunaldi bat antolatu du urriaren 14an, 19:30ean, kultur elkarte berean. Horretarako Arakadiaren laguntza eskatu du eta horixe egingo dugu. Formatuaren oinarria 2022ko urriaren 18ko Plazara kafetegiko solasaldia izango da. Josu Oteiza eta Jaime Altuna antropologoek egindako “Gau Beltza” dokumentala erakutsiko dugu. Ideien eztabaidan ekimenak sortzea nahi dugu, ospakizun hori Burlatan egin dadin, aurretik gonbidatuak izan diren hainbat kolektiboren parte-hartzearekin.
Helburuak dira komunitate loturak sendotzea, ospakizun partekatuan elkartuta gure herrietako kulturarekin eta historiarekin konektatzea, naturarekin eta negura igarotzearekin bat egitea, eta ospakizunak sortzaileak izatea. Garrantzitsua iruditzen zaigu, halaber, heriotzarekin ohitzea ingurune seguru eta dibertigarri batean .
José Antonio Perales Díaz antropologoak José Miguel de Barandiaran Fundazioak argitaratutako “Rituales fiestas fronterizos en el Pirineo Occidental” liburuaz hitz egin digu.
Lan honetan, egileak honako jai-ekitaldi hauek aukeratu ditu:
Luzaideko bolanteen sarrera Arnegin
Urepeleko marka
Erromeria Ainhoako Ama Birjinara
Mendekoste astelehena Dantxarinean
Hiru Behien Zerga
Lizuniagako Batzarra
Aezkoa-Garazi larreen hitzarmena sinatzea (Cize)
Mugen eguna Mendebaldeko Pirinioetako udalerri eta ibarretan
Kontrabandisten eguna Saran
Usategien Tradizioaren Festa Lizaietan (Etxalar-Sara)
Hona hemen Eguzki Irratiko Pasealeku saioan emandako elkarrizketa: