Arakadia antropologia-elkartearen aurkezpena

Arakadia antropologia sozial eta kulturalarekin zerikusia duten pertsonen topagunea da. Diziplina horretatik sortzen diren kultura-ezagutzak ikusaraztea eta zabaltzea bultzatu nahi du. Talde-lanean oinarrituta, gizarte osoarentzako antropologia praktikoa sortzea proposatzen du.

Otsailaren 16an, asteazkena, elkartearen aurkezpen irekia egin genuen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN/UNED) Iruñeko egoitzan. Lekua ez da kasualitatea, kide fundatzaileek antropologia ezagutzak toki honetan egin bai zituzten eta  bertan ikasketa-talde bat osatu zuten, elkartearen hazia izango zena.

Oraingo honetan, zenbait kidek antropologiara nola iritsi ginen azaldu genuen, zergatik erabaki genuen Arakadian sartzea eta gure lan-esperientzia eta ikerketa antropologiko batzuk azaldu genituen. Bukatzerakoan, kontsultarako eta iruzkinetarako gune bat ireki zen, eta hitzaldian egon zirenek elkartearen eta bere jardueretan parte hartzeko interesa adierazi zuten.

Aurkezpen aurreko une bikaina nabarmenduko genuke. Konturatu ginen hiru aulki baino ez zeudela aurkezleendako eta gu zazpi ginen. Oso modu dibertigarrian konpondu genuen arazoa, aulki dantza eginez, azalpen bakoitza amaitzen zen aldiro tokiz aldatuz. Saiakuntza batzuen ondoren, xehetasun handiz lortu genuen antolakuntza. Uste dugu jarrera horrek Arakadiaren espiritu kolektibo eta horizontala erakusten duela. Asko gozatu genuen, aurkezpen honetan  parte hartu zuten eta UHUNen harrera onaz

Utzi iruzkina

*

code