Halloween / Gau Beltza. Eta guk, zer ospatzen dugu?

Urriaren amaieratik azaroaren hasierako egunetara bitarteko aldiak misterio bat baino
gehiago gordetzen du, eta antropologiatik zenbait ikuspegi lantzera gonbidatzen gaitu. Ohiko testuingurua galdu gabe, tarte horretan heriotzak eta hildakoen oroitzapenak garrantzi berezia hartzen baitute munduko bazter askotan, gaur egun bi hilabete horiek batzen dituen gauak halako erakargarritasuna erakusten du, non proposamen desberdinak elkarrekin bizi diren lurralde bilakatu baita.

Esate baterako, gure inguruan gero eta gutxiago hitz egiten dugu Santu Guztien gauari
buruz, eta gero eta gehiago jai eta kale giroko bi ospakizun motaren gainean. Alde batetik,
Halloween dugu hizpide: Europa osoan gero eta presentzia handiagoa duen jaia. Bestalde,
azken urteotan, tokiko izaera duen ekimen baten garapena ikusten ari gara gurean: besteak beste Gau Beltza izenaz ezagutzen den ekimenaz ari gara, herri ohiturak eta Halloweenen aurkako nolabaiteko erreakzioa aldi berean biltzen omen dituen fenomenoa, alegia.

Oraingo honetan, galdera batetik abiatuta solas egitera gonbidatzen dugu: guk, zer ospatzen dugu?

Utzi iruzkina