#DIM2022 Artetako Museo Etnografikoaren eta Arakadia antropologia elkartearen arteko lehen lankidetza.

2022ko maiatzaren 14an Museoen Nazioarteko Egunaren barruan topaketa bat antolatu genuen Artetan, Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoan. Hasiera-hasieratik, Arakadiako kideon eta Elur Ulibarrenaren asmoa izan zen antropologiarekin eta etnografiarekin zerikusia duten pertsonak bilduko zituen jai-egun bat ospatzea. Lehen lankidetza hori jarraitzeko asmoarekin sortu da, lankidetza-loturak eta -sareak sortzeko balio izateko.

Elurrek bisitaldi gidatua antolatu zuen. Museoaren sorreraz, piezen erosketaz eta José Ulibarrena Arellanoren ikuspegi eta lanaz hitz egiteko aukera paregabea izan zen.

Gastronomia jardunaldiaren funtsezko parte izan zen. Eskerrak eman nahi dizkiegu Iñigo, Elur, Alberto eta Margariri, guztiok zoriontsu egin gintuzten plater landuengatik. Mahaia beti da leku pribilegiatua hitz egiteko eta elkar ezagutzeko.

Bazkalostean jauziak dantzatu genituen. Aitortu beharra dago aire zabalean dantzatzerik izan ez dugun denbora guzti hau nabaritu egin dela. Plazetara itzuli eta dantza egiteko elkartzeko aukerak aprobetxatu eta sortu beharko dira.

Eguneko gauzarik dibertigarriena herri-jokoak izan ziren. Gure egunerokotik atera eta haurtzarora itzuli ginen. Kalea berreskuratu genuen jolasteko, kideei irabazteko espiritu lehiakorra berreskuratu genuen eta dena txantxen eta barreren artean jolastu ginen.

ANKULEGI Antropologia Elkarteko, Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Arakadia Antropologia Elkarteko kideak elkartu ginen. Proiektuak, bazkaria, jolasak, jauziak eta algarak izan ziren tartean. Hasiera bikaina izan zen berriro topaketa gehiago antolatu nahi izateko, agian DIM2023 aprobetxatuz.

ARAKADIA ETA ARTETAKO MUSEOA
Bisita gidatua Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoan

Utzi iruzkina