Otsailaren 15ean, Donostiako San Telmo museoa bisitatu genuen, aldi baterako erakusketarako proposamen interesgarri batek erakarrita: “BAGINEN BAGARA. Artista emakumeak: ikusgarritasun(ez)aren logikak”.
San Telmo museoaren proiektuko komisarioak Haizea Barnecilla eta Garazi Ansa dira. Erakusketa San Telmo museoaren proiektu baten parte izanik. Bere bildumako emakumeek egindako lana ikertzen eta dokumentatzen da. Lanean hasi eta gero, Gordailuan dauden eta Gipuzkoako Foru Aldundiarenak diren obretara zabaltzea erabaki zuten. Prozesu horrek guztiak aukera ematen du Gipuzkoan bilduma publikoak nola eraiki diren aztertzeko. Era berean, artistek zer ikuspen izan duten eta zer tratu jaso duten ikertzen da. Azterketa honen harira, Kutxa Fundazioaren obrekin kontatu zuten. Horiekin lehiaketen garrantzia irudika daiteke eta bereziki Gipuzkoako Emakume Pintoreen Lehiaketarena.
Bi urteko lana, aldi baterako erakusketarekin amaitu da. Barnecilla eta Ansak, argi utzi dute, artista emakumeen ehunekoa oso txikia izan dela bildumetan. Gabezia horren zergatia eta hori eragiten duten sustraiak aztertu dituzte. Artearen munduan, museoek funtsezko zeregina izan dutela emakume artisten lanek jasan duten bazterketan edo gutxiespenean, argi uzten dute. Erakusketa honen bidez, emakumeek sortutako funtsen obrak ikusarazi eta balioesten dira. Beste asmo bat da, emakumeek sortutako artea agerian utziko duten diskurtso eta ikerketa politika berriak, hala nola obrak eskuratzeko eta erakusketetarako argudioak azaltzea.
Artearen Historian, gizonezkoen gehiengoaren egungo diskurtsoa aldatzea lan nekeza eta konplexua da. Emakume artistak une jakin bateko sortzaile eta bizikide gisa, bilakaera artistikoko gainerakoekin partaide gisa sartzeko, beharrezkoa da museoen, kritikaren, enkante-etxeen, arte-merkatuaren, heziketa-proiektuen, analisi kritikoen, bistaratze-politiken eta abarren inplikazioa. Emakume artisten bazterketaren erantzule izan diren museoen eta Artearen Historiako logiken zereginera hurbiltzeko helburua betetzen du erakusketa honek.
Aldi baterako erakusketa baino lehen, hiru hitzaldi aurkeztu dituzte emakumeek museoetan eta artean duten lekuari buruz gogoeta egiteko:
“Emakumeen artisten erakusketak vs erakusketa feministak”; Isabel Tejeda–San Telmo Museoa
Isabel Tejeda, Murtziako Unibertsitateko irakasleak, Espainiako estatuan emakumeak bakarrik protagonista dituzten lehen erakusketetako batzuk aztertzen ditu. Ikuspen iraunkorreko estrategia hau, joan den mendeko 90eko hamarkadatik aurrera tesi feministen diskurtsoak txertatzearekin konparatuko da.
“Emakume artistak eta autoordezkaritzako praktikak XX. mendean”; Patricia Mayayo | STM
Hautatutako kasu batzuen bidez, XX. mendean emakume artistek garatu dituzten irudikapen-estrategiak aztertzen ditu hitzaldi honek. Emakumeentzat, “Niaren eszenaratzea” tresna garrantzitsua izan da artista gisa zuten posizioa baieztatzeko, ezagutuarazten ez zituzten sistema batean, baita bere garaian nagusi ziren genero-eredu batzuk zalantzan jartzeko.
Patricia Mayayo Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakaslea da.
“Emakumeak abangoardien arte-eszenan”; Concha Lomba–San Telmo Museoa
Concha Lomba Zaragozako Unibertsitateko irakaslea da.