Martxoaren 31n Arakadiak antolatutako lehenbiziko kafe-solasaldia izango da.
Solasaldi horien helburu nagusia antropologia interesa duten pertsona guztiei hurbiltzea da, modu erraz, lagunarteko eta argi batean. Hori lortzeko, interesgarriak iruditzen zaizkigun eta ohikoa ez den ikuspuntu batetik ikus daitezkeen gaiak aukeratu ditugu, antropologiarena, hain zuzen ere.
Inaugurazio-saioan garapenerako laguntzak, ongi egindakoak eta akatsak aztertuko dira, bai eta egoeraren azterketa ikuspegi antropologikotik egitearen garrantzia ere.
Proiektu berri hau ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Kafea egongo da (jakina), konpainia ona, elkarrizketarako gogoa, eta… zergatik ez, eztabaidarako gogoa.
Quedó sorprendido cuando las aldeanas, lejos de agradecerle las nuevas instalaciones, se quejaron: “Ay ingeniero, ¿por qué nos castiga?”
Arakadia antropologia sozial eta kulturalarekin zerikusia duten pertsonen topagunea da. Diziplina horretatik sortzen diren kultura-ezagutzak ikusaraztea eta zabaltzea bultzatu nahi du. Talde-lanean oinarrituta, gizarte osoarentzako antropologia praktikoa sortzea proposatzen du.
Otsailaren 16an, asteazkena, elkartearen aurkezpen irekia egin genuen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN/UNED) Iruñeko egoitzan. Lekua ez da kasualitatea, kide fundatzaileek antropologia ezagutzak toki honetan egin bai zituzten eta bertan ikasketa-talde bat osatu zuten, elkartearen hazia izango zena.
Oraingo honetan, zenbait kidek antropologiara nola iritsi ginen azaldu genuen, zergatik erabaki genuen Arakadian sartzea eta gure lan-esperientzia eta ikerketa antropologiko batzuk azaldu genituen. Bukatzerakoan, kontsultarako eta iruzkinetarako gune bat ireki zen, eta hitzaldian egon zirenek elkartearen eta bere jardueretan parte hartzeko interesa adierazi zuten.
Aurkezpen aurreko une bikaina nabarmenduko genuke. Konturatu ginen hiru aulki baino ez zeudela aurkezleendako eta gu zazpi ginen. Oso modu dibertigarrian konpondu genuen arazoa, aulki dantza eginez, azalpen bakoitza amaitzen zen aldiro tokiz aldatuz. Saiakuntza batzuen ondoren, xehetasun handiz lortu genuen antolakuntza. Uste dugu jarrera horrek Arakadiaren espiritu kolektibo eta horizontala erakusten duela. Asko gozatu genuen, aurkezpen honetan parte hartu zuten eta UHUNen harrera onaz
Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Arakadia Elkartearen aurkezpenera Iruñeko UNEDen (UHUN), otsailaren 16an, asteazkenean, 19:00etan.
Talde erakusketa bat izanen da, eta bertan, lehen pertsonan, antropologiako lanez eta esperientziez hitz egingo da, bai UHUN barruan egindako ikasketetaz, bai ondorengo garapenetaz. Parte hartzeko giroa sortu nahi genuke, galderak, erantzunak eta kezkak trukatzeko. Hemen gauden pertsona batzuk Iruñako UHUNean ikasi dugu eta bertako ikasleen zailtasunak hurbiletik ezagutzen ditugu.
ARAKADIA Antropologia Elkartea, antropologiako profesionalek, ikasleek eta analisi soziokulturalean interesa dugun pertsonek osatzen dugu. Antropologia, mundu globala ulertzen lagun diezaigukeen diziplina da, baina baita ere egoera lokalak ikertu eta ulertzeko diziplina. Elkartea modu horizontal eta demokratikoan egituratu da, eta antolamendu gardena, parte-hartzailea, independentea eta plurala izan nahi du.
Aukeratutako izena, ARAKATU euskal hitzaren (aztertu, ikertu, analizatu) eta ARCADIA grekoaren arteko nahasketa da, gizakiok gizartean imajinatzen eta praktikatzen ditugun komunitateen erreferentzia-ikur gisa ikusiz.
Gure asmoa topaketarako eta komunikaziorako gunea izatea da. Antropologia oso ezezaguna da oraindik jendartearen zati handi batentzat; horregatik, tresna bat izan nahi genuke gizartean ikusgarritasuna eta ezagutza publikoa lortzeko; talde-lanaren bidez, jendartearen eskura dagoen antropologia bultzatzen dugu.
Gure partaidetza-kulturakoak ez diren beste pentsamolde batzuei buruzko begirada gogoetatsua erakutsi nahi dugu, begirada bitxia, Bestea aurkitzen lagunduko diguna, besteen ohiturak eta norberarenak modu trinkoan eta arrazoituan aztertzen dituen begirada. Epaiketarik, sailkapenik edo aurreiritzirik gabeko begirada; izan ere, antropologia etengabe eraikitzen ari den ezagutza/zientzia da, egia absoluturik gabea. Historiari eta orainari buruzko begirada. Gizakia, pertsonak, analisi soziokulturalaren ardatzean kokatzen dituen begiradan oinarritzen da. Uste dugu aldaketa kultural azkarren eta identitatearen birkonfigurazioen garaietan beharrezkoa dela kulturak ulertzeko begirada bat izatea, baina horrek ez du esan nahi arlo guztiak partekatzen ditugunik.
ARAKADIAko kideok konpromisoa hartu dugu gure azterketa eta ikerketa-lanetan kode etikoa erabiltzeko, giza eskubideak, sozialak, zibilak, politikoak eta ekologikoak kontuan izanik.
ARAKADIAk ikasleentzat eta elkartekideen prestakuntzarako euskarri izan nahi du. Ikerketa-proiektuak sustatu nahi ditugu, ezagutza antropologikoa zabaldu nahi dugu, azaleratzen ari diren eta jendarte osoa kezkatzen duten fenomeno sozial eta kulturalak aztertzeko guk ere geure harri-koskorra ekarri nahi dugu. Eta hori guztia ikuspuntu holistiko, konplexu eta zorrotzetik.
Joan den urtarrilaren 15an gure lehendabiziko ekitaldi publikoa izan genuen. Condestableko mintzaldi aretoan eta jendez gainezka aurkeztu genuen gure taldea eta testuinguru horretan izan genuen Carmen Gregorioko «Mis recorridos por la antropología social» mintzaldia.
Carmen Gregorio Gil antropologak emana, genero harremantean eta nazioarteko migrazioetan aditua: “Mis recorridos por la antropología social: comprender para transformar las desigualdades”. Data: Urtarrilaren 15ean, asteazkenean, 19:00etan, Iruñeko Alde Zaharreko Kondestable Jauregian (Kale Nagusia, 2)